Aurkezpena

INSTITUTU PUBLIKOA

Hernanin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa eskaintzen duen ikastetxe euskalduna, hurbilekoa, eleanitza, inklusiboa eta publikoa gara, 12 urtetik aurrerako herriko zein eskualdeko gazteen ongizatea ardatz duena eta etengabeko mugimenduan dabilena.

Herri bizitza sustatzeko garrantzitsua da gazteek herrian ikasteko aukera izatea. Beraz, herriko gazte guztientzat hezkuntza eskaintza zabala eta osoa bermatuko duen ikastetxea gara, eta, horrekin batera, herrigintzan herriko beste erakunde eta taldeekin batera diharduena (kulturgintzako taldeak, enpresak, udala).

Ikastetxea hiru eraikinetan banatuta dago: Santa Barbaran, 1. DBH, 2. DBH eta Gela Egonkorreko ikasleak; Harrobin, 3. DBHkoak; eta Agustin Iturriagan, ZI Gela, 4. DBH eta Batxilergokoak. Egitura honek gure gazteei gertuagoko arreta eskaintzen laguntzen du.