Azaroaren 28an Baionan izan ginen 4. DBHko frantses ikasleekin.
Atelier du Chocolat lantegi-museoan bisita bukatutakoan txokolate dastaketa egin genuen eta, besteak beste, Ezpeletako piperrekin egindako txokolatea jan genuen. Ondoren bisita gidatu laburra izan zuten ikasleek eta gero hiriko txokoetan lasai-lasai ibili ziren. Eguraldia lagun izan genuen, gainera!