Seme-alabak Aro Digitalean: Kontzientzia Piztu, Ekintzara Pasatu

Gonbite irekia egiten dugu, familientzat zein irakasleentzat interesgarri eta baliagarri izan daitekeelakoan. Santa Barbara eraikineko aretoan elkartuko gara ondoko gaien inguruan aritzeko:

  • Teknologia eta sare sozialen negozio-eredua, arreta erakartzeko erabiltzen dituzten teknikak eta horien ondorioak.
  • Ziberjazarpenaren aurrean zer egin.
  • Intimitatearen eta irudi pertsonalen babesaren inguruan nola jokatu.
  • Seme-alabak digitalki hezteko baliabide praktikoak.
  • Nola atzeratu lehen mugikorraren erabilera.

Animatu eta etor zaitezte!