UNRWA proiektua

DBH 4.mailako ikasleek, UNRWA Euskadi Palestinako Errefuxiatuetzako Nazio Batuen Agentziarekin batera, “Gazte Artibistak II” izeneko proiektu batean parte hartu dute. Hiru saiotan, agentziako teknikarien eta errefuxiatu palestinar baten eskutik Palestinako errealitatea ezagutzeko aukera izan dute. Proiektuari amaiera emateko Hernaniko Latsunbe Berri auzoko kirolgune berrituan mural bat egin zuten atzo, Frida.ypunto artistaren gidaritzapean. Ongi aritu dira gure ikasleak eta herriari ere zerbait eskaintzeko proiektua aurrera eramatea lortu dugu. Eskerrik asko denoi!!