HEZKUNTZA ESKOLA: Jarduera Fisikoaren onurak eta garrantzia

Haurtzaro osasuntsu batean zein leku du jarduera fisikoak? Ideia horren bueltan ariko gara osteguneko hezkuntza eskolan. Hernaniko Hezkuntza Plataformatik, haurren osasunaren inguruan hausnartzeko tarte bat eskaini nahi dugu. Horretarako, gaur egungo datuek zer dioten aztertuko dugu, espezializazio goiztiarra eta multikirolaren arteko zalantzak argitu eta gaur egungo eskola kirolaren ereduaren indarguneak zein diren ezagutuko dugu. Hau guztia ongi azaltzeko, Ekain Zubizarreta, EHUko irakaslea eta AKTIBOKI ikerketa taldeko kidea, Unai Asurmendi, Gipuzkoako Foru Aldundiko jarduera fisiko eta kiroletako planifikazio teknikaria eta Amaia Aristizabal, Hernaniko osasun zentroko pediatra izango dira gurekin. 

Honako zalantza hauek argitzeko eta eztabaidatzeko, gerturatu zaitez, maiatzaren 21ean osteguna, 17:30ean, udaletxeko areto nagusira. Hitzaldia euskaraz izango da, hala ere, bat-bateko itzulpen zerbitzua egongo da, behar duenarentzako zaintza zerbitzua ere egongo da.

Animatu eta parte hartu!