Sare Sozialak, Adikzioa eta Osasun Mentala

Heziketa Digitalari buruzko aurtengo bigarren saioa eskainiko dugu datorren URTARRILAREN 22an, arratsaldeko 17:30ean. Gonbite irekia egiten dugu, familientzat zein irakasleentzat interesgarri eta baliagarri izan daitekeelakoan. Santa Barbara eraikineko aretoan elkartuko gara ondoko gaien inguruan aritzeko:

  • Sare sozialek gure osasun mentalean izan ditzakeen ondorioak. 
  • Gehiegizko erabilera eta adikzioa. 
  • Sare sozialak modu osasuntsu batean erabiltzeko aholkuak.

Animatu eta etor zaitezte!