Lehen ebaluazioan Batxilergoko 1. mailako ikasleok migrazioa gaia lantzerakoan, Miñan liburua irakurri genuen, Hernaniko AMHER elkartearekin topaketa izan genuen Institutuan, ondoren Faisaien irla pelikula ikusi genuen Biterin eta bukatzeko Irun-Hendaian zehar irteera izan genuen bertatik bertara ezagutzeko egungo errealitatea, Irungo Harrera Sarearen eta Ipar Euskal Herriko lekuko baten testigantzak jasoz. 