TXILL TXOKOA

Martxan da TXILL TXOKOA Santa Barbara eraikinean! Iaz 1Bko ikasleek Artaziak eta Juntura kooperatibetako kideek bideraturik, ikastetxerako Ongizate Gela sortu zuten. TXILL TXOKOA gorputzentzako eta ikasleen ongizaterako leku bat da, minak arintzeko, antsietate-krisiak laguntzeko, ondoezak txikiagotzeko, estresa murrizteko… Era berean, prebentzio-leku gisa ulertzen da, identifikatzeko nola gauden, nola sentitzen garen… Azken batean, nor bere buruaz gehiago jabetzeko eta, horrela, erregulatzen ikasteko espazio bat.

BIDEOAREN ESTEKA: https://drive.google.com/file/d/1GUVZPg8Km8-PiONciIWGCPC8RnqR_8uT/view?usp=sharing