Hernani BHIko 3 ikasle Mondragon City Challenge lehiaketako egitarauan

Apirilaren 7tik 11ra bitartean sailkatutako 20 taldeek Mondragón City Challenge esperientziari amaiera emango diote. Hauen artean Hernani BHIko ikaslez osaturikoak.

Txapelketan parte hartzen duten eragile guztiek harrera egin diete Arrasaten, hainbat jardueratan parte hartuko dute, eta enpresa kooperatibo baten funtzionamendua gertutik ezagutuko dute, euren egoitzetan hartuko dituzten Enpresa Mentoreei esker.

Apirilaren 10ean, 11:00etan, Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko Txapelketaren FINALA izango da Arrasateko Amaia Udal Antzokian. 6 talde finalistek euren proiektuak defendatuko dituzte epaimahai profesionalaren aurrean eta hirugarren edizioko talde irabazleak ezagutuko ditugu. Ekitaldia girotzeko beste jarduera batzuk egingo dira.