Nola eragin gure seme-alaben hizkuntza ohituretan?

Familia agurgarriak,

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Hernaniko Udalak eta Hernani BHI institutuak familiei zuzendutako tailerra antolatu dugu: Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan? Saioa martxoaren 11n izango da 17:30etik 19:00etara, institutuko Santa Barbara eraikineko aretoan, eta bertara gonbidatuta zaude.

Gure seme-alabak gero eta errealitate anitzagotan bizi dira eta euskararekiko izan dezaketen jarrerak lantzera begira, euren bizitzan eragin nabarmena izango duen eragilea gurasoak zarete. Hori dela eta, aipatutako tailerra antolatzea erabaki dugu, eta elkarrekin hausnartzea eta baliabideak eskaintzea gustatuko litzaiguke.

Animatu!

Izen-ematea: hemen.