Visite à Pau

Abenduaren 13 eta 14an Pauen izan ginen bisitan DBH3ko frantses ikasleekin. 

Gazteluan bisita gidatua egin, Boulevard des Pyrénées-etik Pirinio zurituak kontenplatu, Nafarroako Parlamentua eta beste hainbat monumentu ikusi, azokan buelta bat eman, funikularrean gora eta behera ibili… Horrela pasa genituen bi egunak, frantsesa praktikatuz, kondaira geureganatuz eta, noski, Gabonetako azokan eta Paueko hainbat txokotan kutixi batzuk eginez eta lagun artean momentu politak biziz.