ITURMENDI KOBAZULOA

Atzo, Geografiako 2. Batxilergoko ikasleak Hernaniko paisaia karstikoa aztertzera atera ginen Felix Ugarte espeleologia taldekoen laguntzarekin. Iturmendi kobazuloan sartu ginen eta inguruko dolina eta beste hainbat egitura karstiko ere azaldu zizkiguten. Gelan ikasitakoa bertatik bertara egiaztatzeko aukera bikaina izan genuen!!