Hernani BHIko 3 ikasle finalera Mondragon City Challenge lehiaketan

Azaroaren 18an finalistak izan diren 20 taldeak eman zituen aditzera Mondragon City Challenge lehiaketako epaimahai teknikoak. Ekintzailetza kooperatiboa sustatzea helburu duen nazioarteko lehiaketa honetan, 7 herrialdetako (Alemania, Belgika, Indonesia, Tanzania, Mexiko, Kolonbia eta Espainia) 568 ikaslek (181 ekipok) hartu dute parte.

Hurrengo fasera pasako direnak bi kategoriatan banatzen dira: 10 talde 16-18 urte bitartekoak eta beste 10 talde 19-24 urte bitartekoak.

“Enpresa eta negozio ereduen diseinua” ikasgaian batxilerreko 2. mailako ikasleak kooperatibismoan oinarritutako negozio ideia bat lehiaketan aurkeztu behar zuten. Talde hauetako bat, J.U.L taldea, finalista izan da. Jone Aguilar, Unax Pellejero eta Libe Pellejero ikasleek osatzen dute.

Orain lanean jarraitu behar dute eta otsailaren 17rako euren negozio eredua garatu behar dute tutore baten laguntzarekin.

Zorionak!