2025eko udako atzerriko beken deialdia

Hezkuntza Sailak, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia argitaratu du Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.
Eskabidea egiteko epea: urriaren 29tik azaroaren 28ra, biak barne. Aurrez aurreko eskaeren kasuan, ikastetxean aurkeztu eta beronek erregistratu behar ditu.
Esteka honetan eskabidea, baita deialdiaren inguruko gainerako informazioa ere:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0098508