1.mailako batxilergoko “Kultura Zientifikoa” eta “Laborategi Teknikak” arloetako ikasleak Bergarako Laboratorium museoan izan dira. Zientzia bilduma ikusgarriak ikusteaz gain, zientziaren sorlekua Euskal Herrian kokatu dute, honek gizartean izan duen eragin eta ondarean hausnartuz.