Astebetez, zaintza izango da protagonista! Hernani Burujabek antolaturiko ZAINTZALDIA egitasmoa ikastetxera ekarriko dugu GELA ZAIN dinamikaren bidez. Helburua? Gazteak ikasgelako zaintzaren eragile aktibo bihurtzea, modu sinple eta esanguratsuan.
Zertan datza GELA ZAIN dinamika? Zaintza komunitarioaren bueltan ardaztutako aste bateko jarduera da. DBH 1 eta 2ko gazteek “Gelazain” figuraren txapa jantziko dute eta egunerokoan besteen zein norberaren ongizateari arreta jartzeko konpromiso txikiak hartuko dituzte, bai gelan, bai jolas eremuan, baita jangelan ere, ikaskideak, irakasleak, garbitzaileak zein ikastetxean den beste edozein kide kontuan hartuz.
Zaintzen dugunean, komunitatea indartzen da.
Txapa batekin has daiteke dena, baina zure jarrerak eragin dezake benetako aldaketa.