Gu geok

Euskara bere kulturan eta lurraldean

Herriko ikastetxeetan euskararen erabilera eta euskal kulturaren transmisioa bizitzen ari ziren moteltzeak kezkatuta, Gu Geok Hernaniko ikastetxeek elkar hartuta sortu dugun plataforma da.  Helburua da eskola guztietan eta adin tarte guztietan eragitea euskararen erabilera handitu dadin eta ziurtatzea gertatzen dela euskal kulturaren transmisioa. Gainera, Curriculumaren euskal dimentsioa jorratzea ezinbestekoa ikusi dugu euskara bere lurraldean eta kulturan landu dadin. Horretarako tokian tokiko estrategiak aktibatu nahi dira, maila eta irakasgai guztietan, ikastetxe bakoitzaren errealitatetik abiatuta.

2023-2024 ikasturtean Hernani BHIko klaustroak ahobatez onartu zuen plataformak sortutako dekalogoa

ARDURADUNAK

XXXXXXX
gugeok@hernanibhi.com

Informazio Gehiago