Adi proiektua

Ikasleen etorkizuna programatzen

Gure gizarteak bizi izan duen dinamika eta eraldaketa bizkorrean, hezkuntzak ere eragin handia izan du. Automatizazioaren, robotikaren eta adimen artifizialaren etorrerak irauli egin du ikasteko, lan egiteko eta konektatzeko modua. Panorama horretan, alfabetatze digitala funtsezko beharra da. Ez da nahikoa oinarrizko ezagutzak izatea; funtsezkoa da trebetasun aurreratuak menderatzea, ingurune digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzeko.

Adi programa, Hezkuntza Sailak abiarazia, ikasleak etengabe aldatzen ari den etorkizunerako prestatzeko beharrari erantzuteko aurkezten da. 

Hernani BHIn ADI proposamena osatu genuen 2024-2025 ikasturtean eta aurten proiektu bezala martxan jarri dugu. Gurean ere, hezkuntza sailarekin bat eginez, ikasleen etorkizuna programatzen bidelagun izango gara.

Programaren informazio gehiago ADIMENGUNEAN.

ARDURADUNA
Irune Jaca
ijaca@hernanibhi.com

Proiektua gurean