Gela egonkorra

LAGUNTZA INTENTSIBOKO PROGRAMA

Programa hau hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten eta eskolatzeko erantzun espezializatua, intentsiboa eta pertsonalizatua behar duten ikasleei zuzenduta dago.

16 urtera arteko ikasleentzat da eta gehienez 5 ikaslez osatutako taldean lan egiten dute. 

Ikasle bakoitzak Jarduera Plan Pertsonalizatua izango du. Plan horren helburu nagusiak ikasleei ikaskuntza funtzionalak eskaintzea eta autonomia garatzen laguntzea dira, etorkizunean ahalik eta autonomoen izaten ikasteko. Horretarako, hezkuntza-espazio komunetan ahalik eta parte-hartze handiena izatea bultzatzen da eta ikastetxearen eta komunitatearen baliabideak kontuan hartzen dira.

Gela honetan aritzen diren espezialisten profila honakoa da: 

  • Pedagogia Terapeutikoko bi irakasle.
  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialista bat gutxienez.
  • Logopeda, Fisioterapeuta, Lan terapeuta…..beharren arabera.