Batxilergoa

HernaniBHI

1.BATX eta 2.BATX

Gure ikastetxeak Batxilergoa egiteko aukera zabala ematen du, irakasgaiak hautatzeko malgutasun handia eskaintzen baitu. Gainera, gure ikasleek urtez urte USEn (Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan) lortzen dituzten emaitzek erakusten dute formazio sendoa jasotzen dutela.

Bestalde, curriculuma era askotako dinamikekin aberastea gure ikastetxearen bereizgarrietako bat da. Hori dela eta, jarduera osagarri ugari antolatzen dugu Batxilergo osorako.

Gure ikastetxean 3 Batxilergo modalitate egin daitezke:

Zientzia eta Teknologia Batxilergoa

Zientzia- eta teknologia-gaiak gustuko dituzten ikasleei zuzenduta dago. Modalitate honetako Batxilergoa ikasten duten ikasleek zientzia alorreko oinarrizko konpetentziak eskuratzen dituzte eta ezagutza zientifiko-teknologikoaren esparruko graduko unibertsitate-ikasketak egiteko funtsezko tresnak izango dituzte, besteak beste, Medikuntza, Albaitaritza, Biologia, Ingenieritza ezberdinak edo Arkitektura ikasketak egiteko.

Giza eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa

Komunikazioa, kudeaketa, irakurketa, kultura klasikoa eta gizarte gaiak gustuko dituzten ikasleei zuzenduta dago. Modalitate honek gizarte eta giza arloetan oinarrizko konpetentziak eskuratzea ahalbidetzen du esparru horri dagozkion graduko unibertsitate-ikasketak egin ahal izateko, hala nola, Komunikazio eta Publizitatea, Zuzenbidea, Kriminologia edo Enpresen Zuzendaritza.

Batxilergo Orokorra

Zientzietako eta letretako ezagutzak uztartzea du helburu modalitate honek. 1. Batxilergoan bakarrik landuko da Matematika Orokorra. Hortaz, modalitate hau ikasten duten ikasleek matematikarik behar ez duten goi-mailako zikloak eta graduko unibertsitate ikasketa jakin batzuk egin ahal izango dituzte.