Steam

Ikasleengan zientzia eta teknologia zaletasuna piztea

STEAM hezkuntza estrategiak, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, artearekin eta humanitateekin uztartzen ditu. Estrategia honen helburua ikasleengan zientzia eta teknologiarako zaletasuna piztea eta sustatzea da, horrela euren STEAM gaitasunak hobetzeko eta beren inguruko errealitatean sortzen diren erronkei modu aktiboan erantzun ahal izateko.

Nola gauzatzen da estrategia hori gure ikastetxean? Ikerketa da oinarria, hau da, egoeren diagnosia egiten da, hipotesiak egin, esperimentuak diseinatu, informazioa bilatu, ereduak eraiki eta lortutako emaitzekin bat datozen azalpenak eman, taldean lan eginez.

ARDURADUNA
Idoia Amas
iamas@hernanibhi.com

Informazio Gehiago
steam