Irakurketa plana

Irakurmena oinarrizko komunikazio-trebetasuna

Jakina da irakurmena oinarrizko komunikazio-trebetasuna dela eta behar-beharrezko tresna, eskolan helburu akademikoak erdiesteko eta gizartean garapen osoa lortzeko.

Alde horretatik, Irakurketa Planak bi helburu ditu:

  • Gure ikasleen irakurmena hobetzea, beren lorpen akademikoak hobetzeko.
  • Irakurzaletasuna sustatzea, irakurketa aisialdian gozatzeko jarduera izan dadin.

Hala, gure ikastetxean Irakurketa Planak egituratzen du -Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuari atxikita- irakurketaren garapena eta sistematizazioa. Xede horri erantzuteko ikasleek eskura dituzte institutuko bi liburutegietako baliabideak ere, baita bertan antolatzen ditugun tertulia, aurkezpen, errezitaldi eta abarrez gozatzeko aukera ere.

ARDURADUNA
Kontxi Urnieta
kurnieta@hernanibhi.com

Informazio Gehiago
Irakurketa plana