Hizkuntza proiektua

HERRITAR EUSKALDUN ELEANITZAK SORTZEA DUGU HELBURU

Bizi garen mundu globalizatuan ikasleak kultura- eta hizkuntza-aniztasunean heztea garrantzitsua da guretzat. Izan ere, aberasgarria izateaz gain, eskubidea ere bada. Euskara ardatz izanik, beraz, aniztasuna errespetatu eta diskriminazioa gaitzetsiko duten herritar euskaldun eleanitzak sortzea da gure helburua.

Hizkuntza Normalkuntza Proiektuak dioenari jarraiki, gure hezkuntza komunitatean, bai institutuko eremuetan, jardueretan eta harremanetan, nahiz eskolaz kanpoko ekintzetan ere euskarak lehentasuna izango du eta erabilera sustatzeaz gain euskal kulturaren transmisioa ere ziurtatu nahi dugu.

Alde horretatik, gure ikastetxean bost hizkuntza lantzen dira: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana. Euskara da erreferente nagusia, gaztelania eta ingelesa irakasgai gisa lantzen dira eta frantsesa eta alemana hautazko irakasgaiak dira.

Ingelesean ikasleen ahozko komunikazioa garatzen laguntzeko hizkuntza laguntzailea izaten dugu. Halaber, irakasgai bat ingelesez lantzen da 1. Batxilergoan.

Bestalde, hizkuntzakoak ez diren arloetako irakasleek ere hizkuntza-konpetentzia lantzen dute, ikasleak arlo bakoitzeko egoerak eta erronkak ebazteko gai izan daitezen. Horretarako, ikastetxean Irakurketa Planak egituratzen du irakurketaren garapena eta sistematizazioa, irakasgai guztietan irakurmena eta ahozkotasuna lantzeko xedez.

Hizkuntza